Eta horrela kantatu ahal izan dira 13 bertso-sorta, norberak edo taldean moldatuak edo beste norbaitek burututakoak. Ane Zubia gazteak ondutako bertso sorta dakargu oraingoan. Zazpi puntuko Txikitatikan edukia dut doinuan lau bertso paratu eta kantatu ditu Anek minaren inguruan hausnarketa eginez.