Bertsotrama (2) (Trapagaran, 2021-05-05) (31'03'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko maiatzaren 10a

Bertsotrama baten emanaldia burutu da Trapagarango Burdinibarra institutuan. Euskarari buruzko bertso-trama idatzi eta aurkeztu du Unai Algarabel gazteak DBH-ko D ereduko 4. mailako bere ikaskideen aurrean.

Antolatzaile lanetan bertako euskara taldea aritu da, eta horretarako, hiru bertsolari gonbidatu dituzte emanaldira: Aroa Arrizubieta gasteiztarra, Sarai Robles barañaindarra eta Andoni Egaña zarauztarra. Aroa eta Sarai gazteak irakasle paperean jarri ditu tramagileak eta Egaña beteranoa, ikaslearenean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!