Tolofolk 2021

Tolofolk-Luis Antonio Pedraza (Zamora) (Tolosa, 2021-04-08) (40'37'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko apirilaren 18a

Luis Antonio Pedraza zamorarrak kontzertua eman du Tolosan ToloFOLK jaialdiak gonbidatuta. Pedraza musikari eta folklorista da. Iberiar penintsulako ipar-mendebaldeko musika tradizionala jaso eta interpretatu ohi du. Era berean hiru zulodun txirularen eta danbolinaren irakaskuntzan eta dibulgazioan dihardu. Hainbat musika-proiektu sortu ditu eta lau disko kaleratu ditu.

Formazio handiko musikaria dugu Pedraza: Zamorako folklore eskolan ikasi zituen hiru zulo dituen txirula, danbolina eta perkusio tradizionala. Salamancako Unibertsitatean Musikaren Historia eta Zientzietako lizentziatura atera zuen. Etnomusikologia ere ikasi zuen Valladolideko Unibertsitatean. Maxi Delgado piano-jotzailea eta Zamorako dantza-talde bateko bikote dantzari bat izan ditu partaide folk kontzertu honetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!