2020ko Gipuzkoako txapelketak (Asteasu, 2021-02-06) (25'09'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko otsailaren 11

Herri kirol modalitate ezberdinetako txapelketak jokatu dira Asteasun. Ingude altxatze txapelketa ez da jokatu kirolari kopurua nahikoa izan ez delako. Lokotx biltze eta harri handien txapelketak bai, hauek burutu dira.

Lau partaide izan dira lokotxekin borrokatu direnak. 50 lokotx aurrena bildu dituena Mendaroko Jon Larrañaga izan da (6 min 30 s). Bigarren, Ikaztegietako Mattin Jauregi gertatu da (6 min 58 s). Beste ikaztegietar bat, Uxer Mozo, hirugarren izan da (7 min 20 s). Xabier Melendo oiartzuarra geratu da laugarren (7 min 47 s). Segidan ingude altxatze erakustaldia eman du Unai Goitia aulestiarrak. Harri-jasotzaileen txanda heldu da. Hiru partaide eta lau harri ezberdin: 200 kiloko errektangularra, 175eko errektangularra edo zilindro kopa, 150eko kubikoa eta 125eko bola, 2 minutuko txandetan. Aimar Irigoienek eraman du txapela. Jokin Eizmendi eta Jon Unanue Goenatxo III.a bi eta hirugarren sailkatu dira hurrenez hurren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!