Aire Ahizpak kontzertuan (Altzo, 2020-12-19) (11'42'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko urtarrilaren 4a

Aire Ahizpek etxetik jaso dute musikaganako eta kanturako zaletasuna. Amak etxeko pianoan jotzen zituen kantuak. Aita, Mixel Aire, bertsolaria da eta aitatxi, Fernando Aire ‘Xalbador’ bertsolari entzutetsu bikaina.

Txikitatik entzun izan dituzte Mixel Labegerie, Eñaut Etxamendi, Lurdes Iriondo, Xabier Lete eta beste hainbaten kantak, eta nola ez, Xalbadorren bertsoak. ‘Bidexka’ izeneko diskoa grabatu zuten 2014an, Erroa argitaletxearen eskutik. 1992an sortu zen hiru ahizpen taldea. Geroztik hona emanaldi ugari egin dituzte Ipar nahiz Hegoaldean. Altzon ere euren ahots gozoak entzuteko parada izan da. Xalbadorren bertsoekin eta Iriondo eta Leteren kantekin osatu dute emanaldia. Bi kanta entzuteko aukera duzu bideo honetan. Gozatu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!