Bizkaiko Txapelketak-Herri Kirolak (Dima, 2020-09-20) (40'39'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko abenduaren 31

Bizkaiko txapelketak burutu dira Dima Herrian. Emakumezkoen txinga eroatean hiru emakumek hartu dute parte: Arratzuko Naroa Obietak 5 plaza pasatxo egin ditu; Karmele Gisasola mallabiarrak 14 plaza lortu ditu. Laukizko Nerea Egurrolak ez du aurkaririk: ia 57 plaza burutu ditu.

Lasto altxatze diziplinan ere hiru partaide izan dira. Getxoko Joseba Legarretak 14 altxaldirekin amaitu ditu lanak. Barakaldoko Ousmane Dramek 17 lortu ditu. Getxoko Beñat Amadek 23 altxaldi bikain egin ditu. Lasto botatze diziplinan, berriz, bost lagun izan dira parte hartu dutenak. Arratzuko Aitor Rodriguezek 4,20 metroko altuera gainditu du 12,5 kiloko lasto fardelarekin. Arratzukoa baita ere, Xabier Rodriguezek 4,40 metro gainditu ditu. Abadiñoko Eloy Salterainek 4,60 metro gainditzea lortu du. Mikel Agirre ondarroarrak 4,80 metrotan amaitu ditu lanak. Beñat Obieta arratzuarrak goia jo du. Ezin izan du 5,50 metroko altuera gainditu eta 5,40 metrotan geratu da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!