Altzoko Handiaren Hezurrak (Altzo, 2020-08-12) (17'58'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko abuztuaren 20a

Ia 160 urtez hilerrian egon ondoren, Aranzadi zientzia elkarteak, Altzoazpiko hilerriaren hezurtegian topatu ditu Handiaren hezurrak. Altzoazpiko hilerria txikia da eta prentsaurrerako jendez lepo egon da.

Mahai baten gainean dago txukun jarrita haren hezurdura. Une zirraragarria izan da paperezko estalkia kendu dutenean eta hezurrak agerian geratu direnean. Oso egoera onean daude aurkitutako hezurrak. Osteoporosia zuen Handiak eta artrosi aurreratua bizkar hezurreko ornoetan. Pilar Unsain Eleizegi bosgarren belaunaldikoa da. Ez zekiten non zegoen Migel Joakinen hezurdura baina agertu denean oso pozik hartu du aurkikuntza, bai berak eta baita familiako gainontzeko kideek ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!