Gabonetako ingude-jasotze txapelketa (Asteasu, 2019-12-31) (11'25)

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko urt. 5a, 18:00

Emakumezkoen Ingude-jasotze txapelketako finala burutu da Asteasun, Gabon zahar egunean. Virginia Finol iruñearra, Maika Ariztegi iturendarra eta Karmele Gisasola 'Zelai III' mallabiarrak neurtu dituzte indarrak.

10 kiloko ingudea erabili dute minutu eta erdiko denboran. Finol izan da garaile 97 jasoaldirekin. Ariztegi, bigarren, 96rekin eta 'Zelai III' 94 altxaldirekin. Eztabaida sortu da Ariztegiren jasoaldien inguruan, izan ere, 99 jasoaldi zenbatu ditu esatariak baina epaileak 96 aldiz jaso duela adierazi du. Nahasmena sortu da baina epaileak arrazoi izan du. Giro ederra Asteasuko frontoian, jendea erruz etorri da frontoira duela 9 egun bezalaxe.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!