Haatik Dantza Konpainia-''Errimak bi oinetan'' (Altzo, 2020-07-30) (9'00'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko abuztuaren 5a

Dantza berriak bertsoei jarriak. Honela laburtuko genuke Haatik Dantza Konpainiaren ''Errimak bi oinetan'' emanaldia.

Jendeak biziki eskertu du Altzon eman duten lanaren koreografia eta dantzarien mugimendu malgu sinkronizatua. Bost dantzarik hainbat bertsolariren errimekin egin dute dantza, kantu ezagunak eta bertso zahar eta berriak tartekatuz eta mugimendua emanez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!