Bertso saio musikatua (1) (Ibarra, 2020-12-04) (40'23'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko abenduaren 18a

Bertso saio musikatua egin da Ibarran. Ixak Arruti pianoan eta Gari Otamendi bibolinarekin. Bertako bertsolari gazte den Ane Zubiak bertso sorta bat eman du Euskaraldiaren inguruan, Habanera doinuan. Iker Iriarteren zuzendaritzapean Ane Labaka, Julio Soto, Haritz Mujika eta Oihana Iguaranek jardun dute.

Agurren ostean Ane Zubiak heldu dio lanari. Ofizioei Soto eta Mujikak ekin die: eguberriak. Labaka eta Iguaranek Euskaraldian hartu dute parte. Labaka egunero joan zaio Iguarani txapa eske. Segidan, laurei jarri die gaia gai jartzaileak: Ibarrako sokatira taldean eman dute izena laurek. Orain artean ez dute tiraldi bat ere irabazi. Julioren txanda: fadoak batez ere emakumeek kantatzen dituzte. Gaiak, berriz, tristura, maitasuna, mina eta malenkonia. Honaino, lehen bideoak eman duena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!