'Elkano'-Euskal barrokensemble-Enrike Solinis (1) (Zarate, 2020-09-12) (37'21'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko irailaren 14a

Bederatzi lagunez osatutako Euskal Barrokensemble taldeak –Enrike Solinisen zuzendaritzapean- kontzertu bikain bezain ederra eman du Zarateko pagadian. 2018an disko bikoitza + liburua atera zuen taldeak, Juan Sebastian Elkano izenburupean eta zazpi hizkuntza ezberdinetan.

Taldeak antzinako Euskal Herriko musika eta hainbat tokitakoa –gaztelarra, andaluziarra eta nazioartekoa- jorratzen du. Instrumentuei dagokienez, aniztasun handia erabiltzen du taldeak, hala nola, perkusioak, arrabita, txirula, txistua, lautea, gitarra barrokoa eta beste mota askotariko gitarrak eta abar. Lehen bideo honetan dozena bat pieza entzun eta ikusteko parada daukazu, ikusle! Beraz, gozatu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!