Bertso saioa-1 (Lizartza, 2020-09-05) (31'54'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko irailaren 9a

Lau bertsolari igo dira eliz atariko zimitorioan jarri duten oholtzara: Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Julio Soto eta Amets Arzallus Amaia Agirreren aginduetara. Toki bezala, leku aparta da edozein ekitaldi aurrera eramateko.

Hasierako agurren ondoren laurak zutitu arazi ditu Amaiak eta COVID-19a nola bizi duten galdetu die. Segidan Maialen eta Amets jarri ditu lanean: anai-arrebak dira, Amets Hendaian bizi dena eta Maialen Irunen. Ikasturtearen hasieran gaude: Ametsen semeak ez dauka musukoa eraman beharrik 11 urte bitartean. Maialenen alabak, ordea, 6 urtetik aurrera derrigorra du eramatea. Oihana eta Juliok haur izan berria dute. Bidegorrian doaz, Juliok darama haurra motxilan. Kontrabidean datozen bik hala esan dute: ”Joe Oihana, etzea kexatuko eh! A ze gizona tokatu zaizun”. “Esango nuke, umeakin nola laguntzen dizun, eh!”. Oraingoan, Oihana, Julio eta Ametsen garaia da. Orexako hiru baserritar dira. Azken aldian kotxeak ibiltzen dira euren belardietan tronpoak egiten edo rallyak baserrietako bideetan. Nazkatuta daude eta eskarmentua nola eman pentsatzen jarri dira. Honeraino eman du lehen bideoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!