Mahai baten gainean dago txukun jarrita haren hezurdura. Une zirraragarria izan da paperezko estalkia kendu dutenean eta hezurrak agerian geratu direnean. Oso egoera onean daude aurkitutako hezurrak. Osteoporosia zuen Handiak eta artrosi aurreratua bizkar hezurreko ornoetan. Pilar Unsain Eleizegi bosgarren belaunaldikoa da. Ez zekiten non zegoen Migel Joakinen hezurdura baina agertu denean oso pozik hartu du aurkikuntza, bai berak eta baita familiako gainontzeko kideek ere.