XXIII. Urrezko Aizkolarien Finala (Aia, 2020-08-02) (14'18'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko abuztuaren 14a

Egur Sportek antolatutako Urrezko Aizkolari Txapelketa iritsi da Finalera. Honako hauek heldu ziren finalera: Mikel Larrañaga (Azpeitia), Julen Alberdi 'Txikia IV.a' (Azkoitia) eta Iker Vicente (Otsagabia).

Ezustekoa eman du Txikia IV.ak, izan ere, Vicente zen faborito nagusia. Txikia IV.a, ordea, oso ongi aritu da proba denetan eta berarentzat izan da garaipena, 21 minutu eta 46 segundoko denbora eginda. Larrañagak 22 minutu eta 58 segundo behar izan ditu eta Vicentek, 23 minutu eta 40 segundo. Zazpi enbor ebaki dituzte aizkolariek hiru modalitateetan: erlojuaren aurka, abiadura eta azken proba. Jendeak oso ondo erantzun du. Probalekua bete egin da eta jende ugari gelditu da kanpoan sartu ezinik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!