Emakumeen Harri-jasotze Txapelketaren Finala (Aia, 2020-08-02) (16'55)

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko abuztuaren 11

Emakumeen Harri-jasotze Txapelketaren finala ospatu da Aia herrian. Finalera heldu diren harri-jasotzaileak, honako hauek izan dira: Udane Ostolaza (Orio), Virginia Finol (Iruñea) eta Karmele Gisasola 'Zelai III.a'.

63 kiloko harrirekin egin dute lana Finol eta Zelai III.ak. Zilindroa, kubikoa eta bola erabili dituzte, 2 minutuko saioan. Udanek, berriz, 50 kilotako harriak izan ditu altxagai. Lehia estua eta zirraragarria gertatu da Finol eta Zelai III.aren artean, jasoaldi bakarreko aldearekin Zelai III.aren alde. Jendeak txalo zaparraden eta oihuen bidez animatu ditu harri-jasotzaileak. Bi elkarrizketekin (Udane eta Karmele) amaitzen da bideo hau.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!