Hiru Hamarreko Harri-jasotzea-Finala (Aia, 2020-08-02) (17'53'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko abuztuaren 9a

Hiru Hamarreko Harri-jasotze Txapelketaren finala ospatu da Aia herrian. Finalera heldu diren harri-jasotzaileak, honako hauek izan dira: Mikel Lopetegi 'Urra' (Zarautz), Urdax Magunazelaia (Abadiño) eta Xabier Peñagarikano 'Peña' (Aizarnazabal).

125 kiloko harrirekin egin dute lana: zilindroa, kubikoa eta bola, 2 minutuko saioan. Lehia estua eta zirraragarria gertatu da eta jendeak txalo zaparradekin erantzun du. Azkenean, 'Urra' gailendu da jasoaldi bakar batez (53) Urdax bigarrenarekiko. Aizarnazabaldarrak ere 50 jasoaldi egin ditu harriekin, 'Urra'-k baino 3 gutxiago. 

Bideo honen amaieran lehen biei egindako elkarrizketak daude, Unai Algarabel gaztearen eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!