Bertso saioa (Altzo, 2020-07-31)-1 (36'10'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko abuztuaren 6a

Urtero lez, bertso saioa burutu da Altzo herrian. Sei bertsolari izan dira parte hartu dutenak: Julio Soto, Andoni Egaña, Eli Pagola, Uxue Alberdi, Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondo. Gai jartzaile lanetan Manu Olano jardun da.

Kortesiazko agurren ondoren ofizioak etorri dira. Soto eta Mendiluzerentzat: Jaurlaritzak esan du 13 milioi t'erdi euro gastatu dituela Zaldibarko zabortegian. Alberdi eta Elustondo: Elustondo Oikiako hil berria den Iñaxi Etxabe bertsolariaren paperean aritu da, eta Alberdi, Uxue Alberdirenean. Euren garaiko bertsolaritzaz kantatu dute. Galdera bat egin die gai jartzaileak Pagola eta Egañari: zer nabaritzen duzue gehiago gizartean, obedientziarako sena edo askatasunerako sena? Oraingoan, bertso bana eskatu zaie seiei: ETB1-eko audientzia oso eskasa da. Zer egingo zenuteke hobetzeko eta erakargarriago egiteko?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!