Aizperro-Peñagarikano II.a desafioa (Azpeitia, 2020-07-18) (22'14'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko uztailaren 31

Aizperro eta Peñagarikano II.aren arteko desafioa jokatu da Azpeitiko zezen plazan. Hiru proba izan dituzte jokoan: harri-jasotzea (35 aldiz 100 kiloko bola altxatu); 6 kana-erdiko ebaki eta 4,5 km korrika.

Peña II.a gailendu da hasiera-hasieratik. Harri-jasotzen 2:30 atera dizkio; aizkoran 2:39 eta 57 segundo korrika. Bien arteko aldea 6:06koa izan da.Peña II.ak 51:31 behar izan ditu lanak bukatzeko eta Aizperrok, 57:37. Jende asko hurbildu da zezen plazara (1000 bat lagun) eta animo eta txalo-zaparrada beroak eskaini dizkie bi kirolariei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!