Urrezko aizkolari eta harri-jasotzaileak (Larraul, 2020-07-04) (31'23'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko uztailaren 12a

Bost kirolarik hartu dute parte Urrezko aizkolari eta Harri-jasotzaileen txapelketako 2. saioan: Ugaitz Mugerza 'Mugerza II.a' eta Ruben Saralegi aizkolariak; Xabier Peñagarikano 'Peña', Jokin Eizmendi eta Karmele Gisasola 'Zelai III.a' harri-jasotzaileak. Hiru probatan neurtzen dira aizkolariak: abiadurako 2 proba eta lan luzean. 'Mugerza II.a'-k aise hartu dio aurre Saralegiri.

Gizonezko harri-jasotzaileek ere hiru proba dituzte 125 kiloko hiru harri ezberdinekin, 2 minutuko saioan. 'Peña' eta Eizmendiren artean lehia estua egon da lehen bi harrirekin. Ez dakigu zer gertatu zaion Eizmendiri bola harriarekin. Bere esanetan, erretxinak sortu dizkio hainbat arazo... harriak irrist egiten zion eta ezin altxa. Pena handia berarentzat. Emakumezko harri-jasotzaileek banaka hartuko dute parte saio ezberdinetan. Karmele Gisasola 'Zelai III.a' izan da gaurko protagonista. Bost arroako hiru harrirekin jardun du eta lan txukuna egin du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!