Urrezko aizkolari eta harri-jasotzaileak (Leaburu-Txarama, 2020-06-27) (40'56'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko uztailaren 4a

Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketaren lehen saioa egin da Leaburu-Txaramako industrialdean. Aurrez aurre, Iñaki Azurmendi beasaindarra eta Jon Rekondo leitzarra izan dira. Azken honek egin du aurrera. Honekin batera, Hiru Hamarreko harri-jasotze txapelketan Urdax Magunazelaia abadiñoarrak eta Mikel Lopetegi ‘Urra’ zarauztarrak hartu dute parte.

Magunazelaiak 17 jasoaldi eman dizkio zilindro zaharrari; 13, kubikoari eta 14, bolari. ‘Urra’-ren jasoaldiak, berriz, honakoak izan dira: 19, zilindro zaharrari; 14, kubikoari eta 11, bolari. Beraz, berdinketa egon da bi harri-jasotzaileen artean. Udane Ostolaza ere, Emakumezkoen Harri-jasotze Txapelketan izan da. 50 kilotako zilindroari 15 jasoaldi eman dizkio; 9, kubikoari eta 12, bolari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!