''Udako solstizioa-sua, dantza, bertsoak''

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko ekainaren 28a

Suak eguzkia ordezkatzen du: argia eta beroa ematen dizkigu eguzkiak bezala. Zer erreko dugu sutan? Aurten nahiko garbi dago... ditxosozko COVID 19-a. Gauza gehiago ere erreko genituzke, beldurrak esaterako. Baina udako solstizioa, antzina-antzinatik datorkigun erritoa da.

Ohitura ugari izan da suarekin lotuta. Ate eta leihoetan lizar edo elorri-zuri adaxka ezartzen da, bertan bizi direnak babes ditzan. Oroitzapen txarrak dakarzten arropak sutara botatzen zituzten. Ekainaren 24ko egunsentian, jendea oinutsik ibiltzen da zelaiak bustitzen dituen ihintzaren gainean. Altzon ekitaldi xumea burutu dute. Sua pizteaz gain, bertsolarien jarduna izan da (Ane Labaka eta Unai Mendizabal). Artea dantza taldeak ere dantza bat eskaini die bertan bildu diren herritarrei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!