Tolosako Sanjoanak 2020

Bertso saioa (Tolosa, 2020-06-21) (41'35'')-2

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko ekainaren 23a

Arria V.ak marka jarri zuen Azpeitin hasi eta Tolosako zezen-plazan amaituz bere lana. Lizaso izango da Arria V.a eta jakin duenez, Mendizabal omen dabil marka hori hautsi nahian. Martinek bazuen panpin bat ile luzearekin. Urte asko pasa dira eta gaur, ilea moztu dio panpinari.

Kolorezko horiak eman dizkie Iriartek bertsolariei. Martinek gorria, Labakak beltza, berdea Mendizabalek eta morea Lizasok. Hiru hitz esan dizkie Iriartek kolore horretatik kantatzeko: lana, parranda eta kirola. Mendizabalek ongi ezagutzen du Tolosaldea eta beste hirurek ez hainbeste. Aholku bila joan zaizkio, uda honetan zer ikusi eta zer egin jakin asmoz. Puntukako saioa eta azken agurra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!