Lagun arteko apustua (Ibarra, 2020-02-15) (21'36'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko otsailaren 19a

Lagun arteko apustu bat izan da Peru exkabazioak enpresak duen atarian, Ibarran. Bazkari baten amaierako umorealdian sortu eta hitzartutako apustua da oraingoa. Aizkoran eta korrika hitzartu zuten: 10 kanaerdiko moztu eta 5.000 metro korritu, txanda librean. Elkarren artean jokatu dutena zera izan da: bazkari bat sagardotegian kuadrilla edo lagun-talde osoarentzat.

Protagonistak, berriz, lau aizkolari… horietatik bi ezagunak: Errazkingo Eneko Saralegi eta Arribeko Txomin Amundarain. Honela osatu dira bikoteak: Eneko Saralegi eta Berastegiko Ibon Garaiburu alde batetik, eta Txomin Amundarain eta Berrobiko Mikel Belauntzaran, bestetik. Lehenbiziko enborretik hartu dute abantaila Enekok eta Ibonek. Aizkora lanak amaitutakoan kanaerdi oso bateko abantaila izan dute eta denbora, berriz, 2 minutu eta 45 segundoko aldea. Ehun metroko zirkunferentzian 50na itzuli egin behar izan dituzte. Ez dute zorte handirik izan Txomin eta Mikelek osatutako bikoteak. Hamabosgarren itzulian txakalaldiak erasotu du Txomin Amundarain eta handik aurrera, bere bikote Mikelek osatu behar izan du korrikaldia. Bukaeran, 6 minutuko aldea atera du beste bikoteak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!