Herri kirolak (1) (Matxinbenta, 2020-02-02) (11'06'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko otsailaren 5a

Santa Ageda festen baitan herri kirol jaialdia burutu da Matxinbentan, otsailak 2, igandez. Punta-puntako aizkolari eta harri-jasotzaileak izan dira protagonistak, Itzeder eta Txibilter trikitilariek giroa alaituta. Lehen bideo honetan, Jon Unanue Goenatxo III.a eta Jokin Eizmendi harri-jasotzaileen jarduna jaso da.

Jon Unanuek 200 kiloko errektangularra 3 aldiz jaso du. Eizmendik 5 jasoaldi eman dizkio 177 kiloko errektangular zaharrari bi minutuko tartean. Segidan, 138 kiloko kubikoa astindu dute bien artean, txanda librean 20 jasoaldi osatu arte. Amaitzeko, agurra eskaini diete bertan bildu den jendeari, 100 kiloko bola bizkarrean hartuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!