Segidan, sokatiraren txanda izan da eta kasu honetan, gazteek irabazi dute. Amaitzeko, bi harri-harrijasotzailek egin dute agurra, Mikel Lopetegik eta Jakesek harri-bola bizkarrean hartuta. Jakesek, gainera, harria lepoaren bueltan erabili du, jendearen txalo zaparrada jasoz.