Harri-jasotzaileak Urtetan (Zarautz, 2020-01-19) (13'51)

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko urtarrilaren 21a

Herri kirol jaialdia izan da Zarauzko Urteta auzoko frontoian. Lehen zatian lau harri-jasotzaile aritu dira harriekin: Hodei Iruretagoiena ‘Izeta IV.a’, Mikel Lopetegi ‘Urra’, Iraitz Arruti ‘Burnitxiki’ eta Jakes Iruretagoiena ‘Izeta V.a’.

Bost joko egin dituzte. Lehenean, Lopetegi eta Arrutik jardun dute. Lana: 30 jasoaldi 125eko kopari, bien artean. Bigarren, Izeta aita-semeak aritu dira. Lana: ‘Izeta IV.ak’ 100 kiloko zilindro kopa erabili du eta bere semeak, 26 kiloko zilindro kopa. 20 jasoaldi egin ditu bakoitzak, esku bakarrez. Ondoren, ‘Izeta IV.a’ eta Lopetegiren txanda izan da. Egin beharreko lana: 20 jasoaldi 125eko kubikoari, bien artean. Laugarren, Iraitz Arrutik 8 jasoaldi eman dizkio 113 kiloko kubikoari. Eta azkenik, Jakes Iruretagoiena ‘Izeta V.ak’ 3 aldiz jaso du 50eko zilindro zaharra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!