Aizkolari gazteen I. Xanisteban Saria (Oiartzun, 2020-01-05) (9'54)

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko urtarrilaren 13a

Hogei urtez azpiko bost aizkolariren arteko lehia izan da Oiartzungo Madalensoro plazan. Bertako ‘Herrikirolzaleak’ taldeak antolatu du txapelketa. Egin behar izan duten lana honako hau izan da: lau kanaerdiko eta 54 ontzako bi enbor moztea. Epaileak, berriz, Gipuzkoako Herri Kirol Federaziokoak izan dira.

Hodei Ezpeleta eibartarrak erabili du denbora gutxien (13’02) enborrak mozten. Unai Zabala leaburuarrak 41 segundo gehiago behar izan ditu (13’43). Aroztegiko Xuban Kañamares hirugarren izan da (14’55). Laugarren eta bosgarren Astigarragako Axel Larrañaga eta Markel Zapirain sailkatu dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!