Astondoa eta Vicenteren erakustaldia (Oiartzun, 2020-01-05) (10'31)

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko urtarrilaren 10a

Erakustaldi aparta eman dute Irati Astondoa eta Iker Vicente aizkolariek. Astondoak 82 ontzako enborra moztu behar izan du eta Vicentek kana bat eta bi ontzakoa, baina zutik. Nolanahi ere, lan gogorra bientzat.

Neurri hauetako enbortzarrak mozteko, gutxienez pare bat epai eman behar izan dizkiote egurrari. Gainera, Vicenteren aizkoran jarduteko posturak ere zaildu egiten du lana. Amaieran, zerbait nabaritu du bere eskuineko beso-buruan. Ordu erdiko lana (29’46) behar izan du Vicentek enborra erdibitzeko. Astondoak 32’12 segundotan bukatu ditu bere lanak. Biak ere gustora agertu dira egindako lanarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!