Urrezko aizkolarien kopa (Asteasu, 2019-12-31) (17'53)

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko urtarrilaren 8a

Mikel Larrañaga azpeitiarrak, elkarren segidako 3. garaipena lortu du Gabonetako Urrezko Aizkolarien Kopan. Aurkariak, Julen Alberdi 'Txikia IV' azkoitiarra eta Eneko Otaño beizamarra izan ditu, hirurak ere inguruko herrietakoak. 16 kanaerdiko enborrak moztu behar izan dituzte.

Faboritoa Larrañaga zen eta hasieratik hartu die aurrea aurkariei. 34 minutu eta 30 segundotan amaitu ditu lanak. Txikia eta Otaño, berriz, pare-parean joan dira saio osoan. Dema oso estua izan da bigarren posturako. Otaño aurretik sartu da azken enborrean. Txikia azkoitiarrak, ordea, indarrak atera eta bigarren postua lortu du, Otañori 8 segundotako aldea ateraz. Geuresportek antolatutako hiru final jokatu dira. Aizkoraz gain, harri-jasotzeak eta ingude-altxatzeak ikusleen arreta erakarri dute. Betekada ederra hartu du frontoiak beste behin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!