Gabonetako harri-jasotze txapelketa (finala) (Asteasu, 2019-12-31 (22'20)

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko urtarrilaren 6a

Mikel Lopetegi 'Urra', Beñat Telleria 'Telleria IV' eta Imanol Albizu 'Goikoetxe' izan dira 2019ko Gabonetako harri-jasotze txapelketako finalean jardun dutenak. Hiru harri mota erabili dituzte, denak 100 kilokoak: zilindro zaharra, kubikoa eta bola. Hiru minutuko saioa izan dute harri-jasotzaileek harri bakoitzarekin.

 'Urra' zarauztarra gertatu da garaile 93 jasoaldirekin. Telleria lasartearrak lan bikaina osatu du. Bolarekin 28 jasoaldi egin ditu, 'Urra'-k baino bat gehiago. Hala ere 6 jasoaldiko diferentzia atera dio 'Urra'-k. 'Goikoetxe'-k 75 jasoaldirekin bukatu ditu bere lanak. Bideoa 'Urra'-ri egindako elkarrizketarekin amaitzen da, Ortuellako Unai Algarabel gaztearen eskutik. Oraingoan ere leporaino bete da frontoia, duela 9 egun bezalaxe. Giro ederra sortu da eta txalo zaparradak eta animo-oihuak ez dira falta izan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!