Berri onakin gera etorri (Abaltzisketa, 2019-12-24) (12'45)

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2019ko abenduaren 27a

Gabon-kanta zaharrak kantatzen jardun du herritar talde batek, arratsalde partez. Duela gutxi otu zitzaien ideia eta elkar animatuz, entsaio apur batzuen ostean lortu dute kantari ateratzea. Gainera, txikitako edo aspaldiko oroitzapenak partekatu dituzte taldean.

Betiko eta aspaldiko kantuak abestu dituzte, bisitatu dituzten etxe eta baserrietako entzuleen gozagarri. Zenbaitek, hurrengo Gabon egunean kantari aterako dela adierazi du. Aurtengoa, behintzat, umore onez joan da kantu zaharrak bergogoratuz eta ondo pasatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!