Martiagirrene sutegian (Oiartzun, 2018-07-21) (29'17)

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2019ko abenduaren 17a

Hauspo handiari eraginez, errementariek sutegira bideratzen zuten airea suari bizitasuna emateko. Sutegiak herri askotan ziren. Burdina gori-gori eginda, ingudearen gainean forma berriak ematen zizkieten errementariek mailuarekin. Baserrietan burdin-lanabes ugari behar zen eta konpondu ere egin behar ziren: aizkora, palanka, iltze-palanka, aitzur, are-hortz, eta abar. Duela 45 bat urte edo, nekazaritza mundua mekanizatzen hasi zen. Handik aurrera murrizten, gutxitzen eta desagertzen joan ziren errementari nahiz perratzaileak.

Izan ere, burdin-lan mota asko sutegi horietan egiten ziren, perra-iltze eta perrak kasurako. Zaldi, asto eta mandoen apoak eta idien nahiz behien orpatxak babestu behar ziren, apo eta orpatxen higatzea ekiditeko. Ingude gainean kolpatzen zuten mailuz burdin goria, perraren forma hartu bitartean. Puntero batekin, lau edo bost zulo egiten zitzaizkion perrari, behi edo idien kasuan. Sei zulo, berriz, zaldi aziendarentzako. Eta hau guztia lanerako egiten zen, baserri-lan eta garraiorako. Testigantza xume bat jaso nahi izan da bideo honetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!