Tinki-tinka, sega pika

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2019ko azaroaren 4a

Belarra mozteko segadorarik ez zen garaian, segaz mozten ziren belardietako belarrak, ganadu-jatena egiteko edo ihartzeko. Majina bat saio egindakoak dira lehengo baserritarrak. Eguneroko bizimodu baten zati izatetik ia ia ikuskizun izatera pasa da. Oraingo bideo honetan, sega pikatzen, zorrozten eta belar ebakitzen ikusiko dituzu bi lagun: Rexu Balerdi (Bedaio-Altzo eta Arrate Garin (Legorreta). Mila esker biei.

Segan ondo egiteko, sega zorrotz-zorrotz eduki behar da, bai segaren ahoa eta segaren punta. Askotan, ordea, harri kozkorrak eta sator lurrak egon ohi dira. Horiek joz gero, sega amustu eta aho-ertza okertu egin ohi zaizkio. Orduan, ingudea lurrean edo enbor sendo batean sartu, sega-kirtena ahotik bereiztu, ahoa ingudearen gainean ipini, mailua hartu eta pikatzeari ekiten zaio tinki-tinka, kolpe txikiak emanez. Horrela lortzen da ahoaren ertza zuzentzea. Ondoren eta segan hasi aurretik, arraitze bustia segapototik atera eta risti-rasta zorrozten da sega.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!