III. Yungura jasotze-txapelketa (Otxandio, 2019-07-18) (19'40'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2019ko uztailaren 24a

Otxandio herrian hasi ziren egiten eta aurtengoa Yungura-jasotze txapelketaren III. edizioa izan da. Pisu ezberdineko bi ingude jaso behar izan dituzte, 3 minutuko 2 saiotan. Pisutsuenak 138 kg eman ditu baskulan eta 84 kg, besteak.

Txapelketarako  4 ingude-jasotzaile bertaratu dira: Josetxo Urrutia, Joseba Ostolaza, Jexuxmari Iruretagoiena ‘Izeta III.a’ eta Jokin Eizmendi. Lehia bizia egon da Izeta III.a eta Eizmendiren artean, eta azkenean, zarauztarraren alde egin du txapelak. Amaieran, bi jasoaldi eman dizkio Udane Ostolazak 54 kg-ko ingudeari, etorkizun oparoa duela frogatuz.  Otxandioko herri-jaien baitan antolatu dute herri-kirol ekitaldi hau.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!