Txintxarri & Pier Paul Berzaitz (Alegia, 2019-07-05) (35'39'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2019ko uztailaren 22a

Pier Paul Berzaitz zuberotarra kantuan aritu da Alegian, Marije Rekondo eta Joxan Goikoetxea teklatuan eta Iosune Marin gitarjolea lagun hartuta. Bertako ‘Txintxarri’ abesbatzak gonbidatuta, hiru zati izan ditu kontzertuak.

Azken zatian batera jardun dute Txintxarri abesbatzakoek eta Pier Paul Berzaitzek. Denera zortzi kanta eman dituzte elkarrekin: ‘Ikusten duzu goizean’,’Geroa esperantzaz beterik’, ‘Lore gorrien balada’, ‘Eki eder’, ‘Baratze bat’, ‘Xalbadorren heriotzean’,  ‘Kontrapas’ eta ‘Arbola’. Ikusten den bezala, hainbat autoreren abestiak, Xabier Leterenak eta bere sinadura daramatenak. Disfrutatu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!