Alegiako jaiak 2019

Mikel Lopetegi 'Urra', irabazle (Alegia, 2019-07-14) (32'14'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2019ko uztailaren 20a

Mikel Lopetegi ‘Urra’ txapeldun gertatu da harri txikien lehiaketan, Alegian burutu den XIV. Txintxarri Sarian. Lau motatako harriak bizkarreratu behar izan dituzte honako hauek: Imanol Albizu ‘Goikoetxe’, Xabat Olaizola, Iñigo Eizagirre, Aimar Irigoien, Hodei Iruretagoiena ‘Izeta IV.a’, Inhar Urruzuno eta Mikel Lopetegi. Jaso beharreko harriak, berriz, 125 kg-ko laukizuzena eta kopa, 112,5 kg-ko kubikoa eta 100 kg-ko bola. 

Mikel Lopetegi ‘Urra’-k sasoi betean aurkitzen dela erakutsi du eta 1.225 kg-ko aldea atera dio bigarren egin duen Inharri. Aimar Irigoien harri-jasotzaile handia faborito agertzen bazen ere, hirugarren geratu da arazo fisikoak medio. Imanol Albizu ‘Goikoetxe’ erretiratu egin da bigarren harriarekin lanean hasterako, bizkar aldean izan dituen arazoak tarteko. Jende ugari erakartzen du ekitaldi honek Alegiako herri-kirol plaza honetara, eta aurten ere ez du hutsik egin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!