Pier Paul Berzaitz kantuan (Alegia, 2019-07-05) (16'00'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2019ko uztailaren 15a

Pier Paul Berzaitz zuberotarra kantuan aritu da Alegian, Joxan Goikoetxea teklatuan eta Josune Marin gitarjolea lagun hartuta. Bertako ‘Txintxarri’ abesbatzak gonbidatuta, hiru zati izan ditu kontzertuak.

Lehenbizikoan, aipatutako hirukotea jardun da eta lau kantu eskaini dituzte: ‘Neurriak’ (Manex Erdozaintzi-Pier Paul Berzaitz); ‘Ozaze Jaurgainian’ zuberotar herri-kanta; Mixel Labegeriren ‘Eskual Herri maitea’ eta Xabier Leteren ‘Esku hutsik hiltzen gera’.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!