Gipuzkoako ingude eta lasto altxatze txapelketa (Usurbil, 2019-06-30) (18'11'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2019ko uztailaren 11

Gipuzkoa mailako ingude eta lasto altxatze txapelketa antolatu dute Usurbilen. Sei kirolarik hartu dute parte, hiru modalitate bakoitzean. Hemezortzi kiloko pisua du ingudeak eta kirolariak minutu eta erdi ditu altxaldiak egiteko. Lasto fardoak, berriz, 45 kilo pisatzen ditu eta 7 metrotako garaiera jaso behar da sokari tiratuz txirrika baten laguntzaz. Benetan ikusgarria izan ohi da kirol mota hau.

 Ikusle ugari gerturatu da kirolarien eginahalak ikusi eta txalotzera. Josu Urbietak 86 altxaldi eman dizkio ingudeari; Gorka Etxeberriak 84 eta Igor Landa ‘Saberri’-k, 72. Lasto altxaketan, berriz, Joxe Martin Bustintza dimarra izan da altxaldi gehien egin dituena, 25 guztira. Hortik urrun xamar geratu dira beste biak. Patxi Ituartek 17 egin ditu eta Peio Argaiak, 16.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!