Herri-kirol erakustaldi bikaina! (Asteasu, 2019-06-30) (24'01'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2019ko uztailaren 10a

Herri-kirol jaialdi bikaina antolatu dute Asteasun bertako herri-jaien baitan. Harri-jasotzaileak eta aizkolariak elkartu dira bertan: Inaxio Perurena, Inar Urruzuno eta Mikel Lopetegi ‘Urra’ alde batetik, eta Ugaitz Mugerza eta Arria V.a, bestetik.

Perurenak hiru harrirekin jardun du. 200 kiloko zilindroari 3 jasoaldi eman dizkio bi eskurekin, eta bi jasoaldi esku bakarrez. 250 kiloko errektangularra bi aldiz jaso du. Hori da sasoia, hori! Jaialdiaren amaieran lepo aldean biraka ibili du 111 kiloko bola. Urruzunok eta ‘Urra’-k bi harri eraman dituzte plazara, 125 kiloko zilindro-kopa eta 113ko kubikoa. Bakoitzarekin 2 minutuz jardun dute lanean. Aizkolariek 8na enbor moztu dituzte. Eta guztia amaitutzat eman da Lizaso eta Telleriaren bertsoekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!