Adin tarte bakoitzerako metro karratu zehatz bat dago ezarrita, eta horrela, 20 metro karratu moztu behar dituzte 14 urtez behekoek. Aldiz, neska-mutil gazteek eta emakume helduek 35 metro karratu menderatu behar dituzte. Gizonezko helduek, berriz, 100 metro karratu. Maila bakoitzeko txapeldunak eta bere hurrengoak Europa mailako txapelketan hartuko dute parte Austrian, abuztuaren erdi aldera. Giro ederra somatu da segalarien artean, belar-biltze lanak ere euren kasa antolatuz. Amaitzeko, herriko Elkartean batu dira 40 bat lagun afariaren usainean eta umorez beterik.