'Bi erronka-Estibaliz Urrutia eta Xabier Zaldua (Azpeitia, 2019-06-22) (20'30'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2019ko uztailaren 5a

Hiru modalitateko erronka jarri zion Xabier Zalduak bere buruari. Prestakuntza ona izan duela adierazi du, baina ez da nahikoa izan eta urruti xamar gelditu da aurreko markatik. Tomas Astigarraga ‘Kataolatzak’ egin zuen lehen aldiz harri-jasotzea, aizkora eta korrika uztartzen dituen proba. Beste zazpi kirolarik heldu diote erronkari baina horietako bik ez zuten lana amaitu. Jose Inazio Orbegozo ‘Arria II.a’-k dauka errekorra, 75 minutu eta 14 segundotan. 

Xabier Zalduak 90 minutu eta 24 segundotan amaitu ditu lanak. Harriareki ongi jardun du baina neke izugarria ekarri dio aizkorarako. Ahalegina hor geratzen da. Eguraldi beroak ere eragingo zion beharbada, baina animorik ez da falta izan. 250 bat ikusle hurbildu dira bertara eta txaloak eta animoak etengabeak izan dira bi kirolarientzat. Estibaliz Urrutia lasterkariak bost kilometro egin ditu biraka-biraka eta erlojua 22 minutu eta 46 segundotan geratu da. Urrutia berak zuen Euskadiko marka 1998an egina, 15 minutu eta 17 segundotan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!