'Bertso-bazkaria' (1) (Larraitz, 2019-06-21) (38'03'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2019ko uztailaren 3a

Bertso-bazkaria burutu da Larraitzen, Herri-Jaien hasiera gisa. Hirurogeita hamar bat lagun hurbildu da bertara, bazkaria dastatu, elkarrekin egon eta bertsolariekin gozatzera. Hiru bertsolari hurreratu dira aurtengo edizioan: Haritz Mujika asteasuarra, Iker Zubeldia zegamarra eta Julio Soto gorritiarra.

Hiruretan Zubeldia da zaharrena, gaur eta bihar. Baina baxuena ere bera da. Aldiz, kilo gehien dauzkana da baina pisutsuenak beste biak direla erantzun die Zubeldiak. Elkarri adar jotzen jardun dute ordu laurden batean. Hauteskundeak izan berriak, alkate eta zinegotziak ere izan dituzte hizpide.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!