'Txalaparta eta bertsoak Gorritiren jentilbaratzan' (Araitz, 2019-06-22) (54'42'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2019ko ekainaren 27a

Juan Gorriti Arriben bizi den artistak, GAZTARRI erakusketa ipini du mailopean. GAZTA eta HARRI hitzez osatutakoa da GAZTARRI, artzainak eta Aralar mendia elkar lotuz. Egurrezko ehundik gora piezaz osatutako bi Jentilbaratz, Mairubaratz edo Cromlech ezarri ditu belardi batean, Azkue deritzan parajean. Garai hartako mitologia oinarri hartuta, zazpi pertsonai ere jarri ditu erakusketan.

Ekitaldi ugari burutu dira bertan. ‘Bihotx’ taldeko Gema Inés eta Lara Mitxelenak txalapartari dizdira atera diote, bertsoekin tartekatuz. Amets eta Maddalen Arzallus anai-arrebek hitza jarri diote aurrean dutenari: jentilbaratz edo cromlech-a, Gorriti eta pertsonaiak eta kolore askotariko oholez osatutako hesia. Eta hori guztia, Aralarko mailope zoragarrian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!