'Sega Txapelketa-Gipuzkoako Finala' (Larraitz, 2019-06-23) (16'47'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2019ko eka. 26a, 09:00

Julen Gabirondo txapeldun gertatu da Larraitzen, Gipuzkoako Sega Txapelketaren Finalean. Lau segalari ailegatu dira finalera: Gabirondo urnietarra, Ormaetxea ‘Urki’ orendaindarra; Etxeberria, Bedaion bizi den amasarra eta Otegi, oiartzuar gaztea. Ordubeteko lana egin behar izan dute segalariek eguraldi sargori beropean. Nahiz eta sargori egin, jende andana (500 ikusle inguru) hurbildu da Larraitz azpiko belardira. Oihu eta animoak etengabeak izan dira segalarientzat.

Gabirondo nagusi izan da sailetan eta kilotan. Txartel gorria ere jasan behar izan du, 20 kiloko zigorrarekin. Hala ere, 2.473 kilo moztu ditu eta ia 200 kiloko aldea atera dio Etxeberria bigarrenari. Honek, 2.288 kilo eman ditu belar-sorta denak batu ondoren. Jexuxmari Ormaetxea ‘Urki’ sailkatu da hirugarren, 2.156 kilorekin. Otegi oiartzuarrak lanak izan ditu eguzki galgatan, eta 2.022 kilorekin geratu da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!