Hasieran, Udane Ostolaza eta Jakes Iruretagoiena ‘Izeta V.a’ aritu dira erakustaldia ematen. Izeta V.ak 42 kiloko zilindroa, 26ko kopa eta 20ko kuboa erabili ditu. Gainera, esku bakarrez altxatu ditu azken biak. Udane Ostolazak 10 jasoaldi eman dizkio 40 kiloko kubikoari 2 minutuan. Amaiera ere bi gazte hauek eman diote jaialdiari. Txapelketan, berriz, Jokin Eizmendi eta Izeta III.a bikotea nagusitu dira, 10 eta 20 jasoaldi eginez. Bigarren geratu direnak, Kortaberri eta Izeta IV.ak osatutako bikotea izan da, 8 eta 21 jasoaldi eginez. Aimar Galarraga eta Eizak 7 eta 22 jasoaldi eman dizkiete harriei.