'EMARRI, 3.800 kg-ko Harri Handia astinduz' (Usurbil, 2019-05-12 (22'22'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2019ko maiatzaren 18a

Hogeita bi emakumez osatutako EMARRI taldeak gogoz astindu du Usurbilgo 3.800 kg-ko Harri Handia. Garai batean idi-probetan erabiltzen zuten harritzar hori baina inork ez du ibili azken hogeita hamar urte hauetan. EMARRI, zortzi lagunez osatutako taldea, 540 kiloko harriarekin aritzen da tiraka normalean. Erronka ikaragarria zen. Jende bila hasi ziren, eta baita osatu 22ko taldea. Garikoitz Etxeberria dabil beraiekin entrenatzaile-lanetan.

Eguraldi aparta lagun, jende asko hurbildu da plazara. Beroketa eta kontu teknikoak ongi lotuta, prest daude ordu erdiko lanari ekiteko, Gari-ren gidaritzapean. Epaileak txistu jo du eta ekin diote. Harritzar hau mugitzeko garrantzitsua da lehen kolpea denak batera eta bat-batean ematea. Proba-plaza harriz osatutakoa da eta harritzarra batzuetan ez da mugitzen lehenbiziko kolpean. Gainera, nekea pilatzen doa. Horregatik, harria alde batera eta bestera mugitu beharrean aurkitu da taldea. Denera 3 plaza, bi zinta eta 2,20 metro egin dituzte, 101 metro guztira. Ikuskizun aparta eman dute EMARRIkoek eta jendearen babesa eta eskertza jaso dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!