'XIII. Gorostidi Harria' (Aduna, 2019-05-05) (33'14'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2019ko mai. 11a, 13:28

XIII. edizioa izan du aurtengo Gorostidi Harriak. Bederatzi harri-jasotzaile zeuden izena emanda baina horietako bi ez dira bertaratu (Beñat Telleria eta Sergio Mielgo) lesioak direla-eta. Adunako plaza plaza ona da herri-kirolarentzat eta zalegoak ez du hutsik egin. Forma eta pisu ezberdineko bost harri jaso behar izaten dituzte harri-jasotzaileek. Aurtengo edizioan, gainera, aldaketa egon da harrietan: aurrekoetan 175 kiloko zilindroa jasotzen zuten eta aurten, hura kendu eta 100 kiloko bola jarri dute antolatzaileek.

Harri bakoitzari bi jasoaldi eman behar dizkie harri-jasotzaileak ahal den denbora gutxienean. Aimar Irigoien eta Jokin Eizmendiren arteko lehia espero zen. Eizmendi bikain aritu da baina txapela Aimarren burura joan da, 34 segundotako abantailarekin. Gainontzekoek ere saio ederra eskaini digute, denborak hobetuz iazkoarekin alderatuta baina kontuan izanda harrietan aldaketa egon dela. Josetxo Urrutiak eman du pisu gutxien (77 kilo). Bere saiakera izugarria izan da. Ezin izan du kubikoa altxatu eta 10 minutuko tartea agortu egin zaio baina jendeak izugarri estimatu du bere ahalegina txalo zaparrada eskainiz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!