'Joko hilgarria!' (Lepahoria eta kattagorria) (Goierri, 2019-05-04) (2'46'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2019ko maiatzaren 9a

Harraparia eta harrapakina. Naturaren legea, handiak txikia jaten du. Erasotzailea hurbiltzen denean, animalia batzuek defendatu egiten dute beren burua. Beste batzuek kamuflajea erabiltzen dute defentsarako eta beste askok, berriz, ihesari ematen diote.

Kattagorria zuhaitzetan bizitzeko moldaturik dago eta oso erraz ibili ohi da zuhaitz-adarretan gora eta behera oreka galdu gabe. Lepahoria ere oso erraz moldatzen da zuhaitzetako enbor eta adarretan. Gaueko ibiltaria da, batez ere. Eta ziur aski, kume txikiak edukiko ditu zuhaitz bateko zuloren batean gordeta. Bere betebehar energetikoak asetu nahian irten da gordelekutik. Entzumen eta ikusmen paregabeak ditu. Kattagorri bat begiztatu du pinu handi baten adarrean. Eta ekin dio.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!