'Trikiti eta pandero festa' (1) (Larraitz, 2019-04-13) (49'00'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2019ko apirilaren 23a

Lehen trikiti eta pandero festa burutu da Larraitzen. Horretarako, bazkaria antolatu da eta 103 bazkaldar bildu dira bertara. Abaltzisketako jaietan eta beste hainbat ekitalditan egin izan ohi dituzte emanaldiak baina inoiz ez dira elkartu guztiak. Helburu horrekin hasi ziren prestatzen emanaldia eta ia bi hilabete eman dituzte horretan.

Guztira, adin ezberdinetako herriko 16 trikitilari eta pandero jotzailek hartu dute parte emanaldian: gazteenak 11 urte ditu, eta helduenak, 78. Bazkalosteko emanaldia luzea bezain ederra, bi ordu eta erdi iraun duena izan da. Hamabost pieza entzun eta ikusteko aukera duzu lehen bideo honetan. Hasieran, hiru pieza jo dituzte guztiek batera. Horien ostean, hiru, lau eta bosteko taldetan aritu dira euren piezak jo eta kantatzen eta giroa jartzen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!