'Bertso berriyak egosistemari jarriyak' (Oihana Iguaran) (Amezketa, 2019-02-08) (5'46'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2019ko apirilaren 1a

Tolosaldeko Bertsozale Elkargune den Harituz taldeak, bertso jarrien afaria antolatu du Amezketako jatetxe batean, seigarren aldiz. Berrogeiren bat lagun bildu dira mokadu gozoa dastatu eta bertsoak entzun eta kantatzera. Aurtengoa 10 bertso-sortaz osatu da, alegia, 10 bertsolari eta bertso-jartzaileren bertsoak kantatuko dira paperetik, Tomax Lizardi gitarjolearen laguntzaz.

Telebista, mugikorra eta ordenagailua dira gehien kontsumitzen diren aparatu teknologikoak, eta beraienganako izugarrizko dependentzia sortu da. Gizakiak aurrerapen ikusgarriak egin ditu gurpilaren asmakuntzatik hona. Oihanak, naturarako erabiltzen ditugun hitz, esamolde eta konparazio mordoarekin egiten du jolas bertso-sorta honetan, izenburutik hasita: egosistema, grabitatea… lurra borobil, gure zilborrei bueltaka dabil… fauna, satelitea, kraterra, flora, fokosintesia… Narciso, putzuari so… erotegi efektua… Bete-beteak ote gara?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!